Kolonbia Euskal Herrian

Kolonbiatik erbesteratuak: lekualdatze behartua

  
Lekualdatzeak aspaldiko fenomeno historiko bat dira Kolonbian, baina, antza denez, horietatik erdiak baino gehiago 1995etik 2012ra bitartean gertatuak dira: denboran bat datoz talde paramilitarrek lurraldean izan zuten goraldiarekin eta hedapenarekin, eta Kolonbia Planak matxinadaren kontra ezarritako estrategiarekin; aldi horrek, gainera, Habanako Bake Elkarrizketak hasi arte iraun zuen. articulo completo en berria.eus

Kolonbia: lurralde eta hiri borroka, egituratze politiko baten alde

  
Bogota hiriko Colon antzokian sinaturiko Bake Itunaren ostean, Kolonbiako gizartea asaldatuta dabil, mantso ari direlako jorratzen akordioa sinatu osteko hainbat alderdi, eta batzuk oztopo askorekin. Esan liteke «handia dela Kolonbiako Estatuaren ez-betetze maila», eta horren erakusgarri da departamentuetako zirkuitu judizialetako epaitegietako de facto-ko epaileek oraindik ere oztopatu egiten dutela askatasun, amnistia eta indultu epaiak ematea Kolonbiako kartzeletan giltzapetuak dituzten FARC-EPko preso politikoen alde. Juan Manuel Santosen erregimenaren kartzela askotako burdin barren atzean dauzkate, oraindik ere, nekazari asko, giza eskubideen babesleak, emakumeak, afro-kolonbiarrak, eta LGTBI komunitateko kideak, Kolonbiako botereko elitearen kontra modu kritikoan jarduteagatik politikan; bada, horiei guztiei urratzen dizkiete oinarrizko giza eskubideak. articulo completo en berria.eus