Bilboko Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharretik, bizi dugun garai berezi honetan memoriak  duen garrantziaz jabetuta, honen inguruan hausnartu eta zerbait antolatzeko biltzen hasi  ginen.

  Hausnarketa honek memoria hitza uste genuena baino konplexuagoa den zerbait dela ondorioztatzera eraman gaitu. Memoria hitza, berez, esanahi hutsa izan dezakeen zerbait  denez, zeren eta noren memoria egitea zehaztea beharrezkoa dela konturatu gara. Izan ere,  paradoxikoki, memoriagintzak – memoria egiteak – ahanztura ere badakar.

  Memoria kontakizun bat sortzean, halabeharrez, hainbat gako kanpoan utzi ohi dira; honek berebiziko  garrantzia duten aspektu asko ahanzturan gelditzera kondenatzen dituelarik. Hau da, betidanik historiaren marjinetan egon diren subjektuei ez zaie merezi duten tokia ematen. Emakumeak,  langileria, arrazakeria estrukturala jasan izan duten kolektiboak, disidentzia sexualak, etorkinak, etab. kontakizun askotatik kanpo gelditu dira (honekin ez dugu esan nahi  baztertutako subjektu hauen inguruko memoriagintza egin ez denik).

  Hau guztia dela eta, nahitaezkotzat dugu izen propioez haratago memoria lantzen jarraitzea;  herri mailako kolektiboen-, herri mugimenduen-, langile antolakundeen-, gizarteko sektore  baztertuenen-, etab.en memoria erreskatatzea. Zapalduon Memoria egitea. Hauek izan dira  historiaren motorra eta, beraz, haien oinordeko garenok horiek ahanzturan ez gelditzeko  ardura kolektiboa daukagu.

  Gure hausnarketen beste ondorio bat memoriagintzak herrikoia izan behar duela izan da.  Guztiok gara gai – eta guztiok dugu  eskubidea – iraganera begiratu eta memoria ariketa bat egiteko.

Etorkizunak Memoria behar du!

Scroll hacia arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor mayor información.. ACEPTAR

Aviso de cookies