Asociación Freytter Elkartea (AJAFR)

Jorge Adolfo Freytter Romero irakaslearen bahiketa, tortura eta hilketaren kasua Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aurkeztu dute haren semeak, Jorge Freytter Florián, Euskadin bizi denak, eta Carlos Beristain Egiaren Batzordearen euskal ordezkariak.

2001eko abuztuaren 28an, Kolonbiako Armadaren GAULA taldeko (Bahiketen Aurkako Taldea) agenteek, Kolonbiako Autodefentsa Batuen (AUC) «Bloke Norte» talde paramilitarreko kideekin batera, Atlantikoko Unibertsitateko (Barranquilla) irakasle, abokatu eta sindikalista bahitu, torturatu eta hil zuten.

Gertaera horietatik ia hogei urte pasa direnean, Freytter irakaslearen familiak kasua argitzeko ikerketak bultzatzen dihardu, erantzukizun intelektual eta politikoak barne. Kolonbiako Fiskaltzak Gizateriaren Aurkako Krimen gisa onartu zuen 2020ko urtarrilean, eta Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak (CIDH-AEA) eskatuta, Estatuaren Erantzukizunaren Aitorpena ere irailean onartu zuen. Hala ere, aurrerapen judizialek zigorgabetasun maila handia babesten jarraitzen dute oraindik ere.

Carlos Beristain Egiaren Ordezkariak azpimarratu duenez, Jorge Freytter Florianena izan zen Egia Ikertzeko Batzordeak (EIK) jasotako lehen lekukotza, sindikatuen eta unibertsitateen eremuan biktimizazioa eta erbestea uztartzen dituen kasu batean. Kasu horretan, paramilitarismoa eta Kolonbiako Estatuko sektoreen egitura ilunen arteko lotura egiaztatzen da. Elementu horiek «Kolonbiako gatazka armatuaren iraunkortasun faktoreen» parte dira.

¡Carmelo Barrios (Alderdi Popularra), Iñigo Martínez (Elkarrekin Podemos), Miren Gallastegui (Euskadiko Alderdi Sozialista), Oihane Etxebarrieta (Euskal Herria Bildu) eta Joseba Díez (EAJ) izan dira parte-hartzaileak, eta Leixuri Arrizabalagaren (EAJ) Batzordearen lehendakaritzapean, Freytter familiak Egiaren, Justiziaren, Erreparazioaren alde eta Ez Errepikatzeko borrokan dirauela nabarmendu dute. Era berean, prozesuaren garapena bermatzeko konpromisoa berretsi dute, Kolonbiar Estatuak hartu behar dituen erreparaziorako neurriak bete daitezen, eta batez ere Freitter irakaslearen kasuan egin diren Gizateriaren Aurkako Krimenak ikertzeko Kolonbiar instituzioetan hartzen ari diren neurri judizialen bermea izan dadin.

Agerraldia Eusko Legebiltzarrean Kolonbian hildako unibertsitate-irakasleari buruz.
Scroll hacia arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor mayor información.. ACEPTAR

Aviso de cookies