Asociación Freytter Elkartea (AJAFR)

JORGE ADOLFO FREYTTER ROMERO ELKARTEA. 

 Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea (hemendik aurrera Freytter Elkartea edo JAFRE), Kolonbian jazotako gizarte gatazka historiko armatuaren testuinguruan kokaturiko elkarte bat da, unibertsitate arloko Giza Eskubideen urratzeen eta Pentsamendu Kritikoaren jazarpenaren eraginez sorturikoa. 90. hamarkadatik aurrera, nagusiki, Kolonbiako Estatuko agenteekin elkarlanean aritu  ziren talde paramilitarrek bultzatuta, irakasle, sindikalista eta ikasle biktimizatuen eskubideen urratzeak areagotuz joan ziren.

2021 .urteko abuztuaren 28an, Jorge Adolfo Freytter Romero, Giza Zientzia eta Zientzia Juridikoko irakasle, abokatu eta sindikalista, bahitu, torturatu eta eraili zuten Atlantikoko Saileko GAULA-ko indar berezietako agente eta « Autodefensas Unidas de Colombia » taldeko Ipar Blokeko paramilitarrek Barranquilla hirian (Karibeko Eskualdea). Gertakari anker hauek, 1996 eta 2006 bitartean Karibeko Eskualdeko unibertsitate esparruan gertatutako « oldarraldi paramilitar » horren parte dira.

Aitzitik, Kolonbiako unibertsitate publikoetan « Barne Etsai » (« Enemigo Interno ») izenaz ezaguna den esparruan (paramilitarismoari loturiko sektoreen eta Estatu barneko Kolonbiako Indar Armatuen ondorioz sorturiko estrategia militarra, gatazken areagotzean oinarritzen dena nagusiki), zuzeneko eragina izan du gertakari honek.

Ildo horretatik, unibertsitate publikoetako sindikatuen garapen askea eragozten zuten bidegabekeriak hedatu ziren. Hauek, aurkaritza politikoa, lan baldintza duinen aldeko eta hezkuntza publikoaren aldeko defentsaren esparruak urratzen zituzten.

Egoera hau nabarmen bortiztu zen Álvaro Uribe Vélez (2002-2010) gobernuburu egon zen bitartean. Garai honetan, erakunde internazionalen zenbait txosten eta ohar biltzen dira, zeinetan aurretik ezagutzen ez zen estatu mailako eta paramilitarren aldeko indarkeria bortitza agerian jartzen den, antzeko aurrekaririk gabekoa historia kontinentalean. Hala ere, hezkuntza arloko eskubide sozialen urratzeek ez dute etenik izan XXI. mendean zehar.

Freytter Romero irakaslearen hilketaren ondoren, bere semeetako bik herrialdetik herbestera egin zuten ihes familiaren aurkako mehatxuen ondorioz. Semeetako bat Quebec-en (Kanada) herbesteratu zen 2002an. Bigarrena, ordea, zenbait barne-lekualdatze eta gero, Euskal Gobernuak bere babesa eman eta Euskadin errefuxiatu zen 2006an. Euskal Herrian zegoela, Jorge Freytter Floriánek unibertsitate alorrean indarkeria politikoa baliatuz jazotzen ziren irakasleen, ikasleen eta sindikalisten hilketak salatzeari ekin zion. Horrela, irakasle, ikertzaile, Euskal Herrian bizi ziren kolonbiar eta Euskal Herriko gizarte mugimendu politikokoen babesa jaso zuen eta Asociación – Elkartea Jorge Adolfo Freytter Romero. Estudios sobre Violencia Política en América Latina y en su especiaidad : Universidades Públicas Colombianas elkartea sortu zuten. Elkarte honetan egia, duintasuna, justizia, gertatutakoak berriro ez errepikatzeko bermea eta akademia kolonbiarraren pentsamendu kritikoaren jazarpenarekin loturiko hilketa hauen oroimen historikoa sortu eta mantentzea aldarrikatzen da.

2012ko maiatzaren 23an, Bilbon (Bizkaia) elkartea finkatu eta gatazka kolonbiarraren inguruko ikerketa, elkartasun, gertakari politiko, sentsibilizazio, giza eskubide eta kooperazioa jorratzeari ekin zioten.

Freytter irakaslearen afera nazioarteko eskaera judizialetan

Freytter Romero irakaslearen bahiketa, tortura eta hilketa, HAGEBren (Herrialde Amerikarren Giza Eskubideen Batzordea) eskaeratik abiatuz, aurrera bideratzeko onetsia izan zen. Zehazki, 2013ko uztailaren 11n onartu zen « Nº 38/13 con petición de admisibilidad 65-04 » txostenean. Estatuak « lagunarteko konponbide » bat proposatuz eskua luzatu zuen (2017) eta, gaur egun, Freytter familiaren eta Kolonbiako Estatuaren arteko konponbide neurriak aztertzen dihardute.

Horrez gain, Freytter Elkarteak, kasu honen nazioarteko eskaera judizialean ere egin izan du lanik. Ildo horretatik, bidea zabalduz joan da « Giza eskubideen eta mundu mailako gizaldeko eskubideen babeserako jurisdikzio unibertsala » esparruan. 2017ko urtarrilean, Jorge Enrique Freytter Floriánek, Euskadin bizi den erailitako irakaslearen semeak, Euskal Herriko Justizia Fiskaltza Nagusia salatu zuen. Hori horrela, orduan agintean zegoen Juan Ramón Calpasoro Damián fiskal nagusiak hauxe esan zuen : « zalantza gabe, zure aitaren bahiketa, torturak eta hilketa ikertzeko, argitzeko eta epaitzeko eskaera hobetsia izan da, mundu-mailan bidegabekeria hauetan oinarri diren egia, justizia eta kalte-ordainek ziurtatzen duten legez », hauxe ziurtatuz : « kasu honetan, eskaera hori ikertu eta balioztatu beharko lukeen azpiegitura jurisdikzional eskudunak, Audientzia Nazional eta Auzitegi horretako Fiskaltza izango lirateke ».

2020ko urtarrilaren 15an, giza eskubideetan espezializaturiko Kolonbiako 76. fiskaltzak « gizadiaren aurkako krimen » bezala onartu zuen Freytterren kasua. Hori horrela, delitu hauen iraungitzea ekiditen da, ezin baita kasua artxibatu. Hala ere, ekintza hauen ardura material eta intelektualak argitu gabe diraute. 2015. urtetik hona, buru-belarri jardun izan dute hilketa materialaren egile eta errudun diren armadako eta poliziako bi kideren erantzukizunak aztertzen, zeinak desagerturik jarraitzen duten. Erantzukizun intelektuala gain hartzen duten egileak ere, epaitu gabe dihardute, inpunitatean.

EGINKIZUNA

Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartearen (JAFRE) eginkizun nagusia, hezkuntza esparruan (irakasleak, ikasleak, sindikalistak, unibertsitateetako langileak, ikasle eta mugimendu sindikalistetako buruak) gertatzen diren giza eskubideen urratzeak ikustarazi eta babesa ematea da, horrela, Kolonbiako giza eskubideak babestu eta aditzera emanez.

Gizarte erakunde bezala, JAFREk 2012. urtetik dihardu lankidetzan gizarte mugimendu kolonbiarrekin, irakaskuntzako langileen sindikatuekin, giza eskubideen babesle diren GKE-ekin, unibertsitateetako kolektiboekin edota biktimen beste erakunde batzuekin. Hauek pentsamendu kritikoa aldarrikatzen dute, eta egia, justizia, kalteen ordainketa eta gertatutakoak berriro ez errepikatzeko bermea betetzeko ahaleginak egiten dituzte, biktimen generoa ere kontuan hartuz.

JAFREren beste helburuetako bat, Kolonbia osoko bake prozesua sustatzea ere bada. Batik bat, Karibeko Eskualdean du eragin nagusia, biktimen eta hauen erakundeen parte hartzea aktiboa baita ekintza guztien diseinu, zabaltze eta ebaluazioan. Kolonbiako eskualdeetako biktimen ahots isilduei bere lekua ematen zaie, balioztatu egiten dira, horrela, gizarte prozesu eta parte-hartze politikoak sustatuz. Bide beretik, prozesu sozialak, politikoak eta akademikoak mundu mailan zabaltzeko beharrezko den adierazpen askatasuna ere bermatzen da.

JAFREk hezkuntzaren esparruan lanean dihardu, horrela, Euskadi eta Kolonbiaren arteko harremanak indartzen dituelarik. Hori dela bide, ikerketa eta ekintza, kanpainia eta gertakari politikoen bidea zabalduz doa jakintzaren sorkuntzarako lan esparruak hedatuz, noski, pentsamendu kritikoaren begiradatik. Euskadin, JAFREk Kolonbia eta Latinoamerikarekin duen elkartasun sarea ehuntzen darrai, leku publikoetan, erakundeetan eta hezkuntza alorrean nazioarteko giza eskubideak babestuz eta sustatuz.

IKUSPUNTUA

Bai ekintza politikoa eta bai nazioarteko elkartasuna, gizarte-mugimenduen eskaerak ezagutzera emateko eta zabaltzeko bitartekotzat jotzen ditugu. Horrez gain, giza eskubideen defendatzaile gisa diharduten GKE eta elkarteen gutxiesteak murrizteko eta biktimen eta hauen erakundeen estatusa indartzeko tresna ere badira.

Beraz, JAFREk hauxe du helburu nagusi : gizarte gatazka armatuaren ondorioz, estatu-mailako eta estatuz kanpoko indarkeria jasan duten giza eskubideen defendatzaile diren erakundeei (bereziki, esparru akademikoko biktimei) laguntza ematea.

JAFREk erakundeekin, gizabanakoekin edota alderdi akademikoekin (Kolonbiako estatuaren eta paramilitarismoaren biktimak gatazka sozial eta armatuaren testuinguruan) lan egiten du. Era berean, indarra eta babesa eskaintzen dio gizarte aldaketa eta bake prozesua aurrera eraman nahi duen orori, honakoa lortzeko asmoz :

– « Pentsamendu kritikoa Kolonbian » nazioartean, Latinoamerikan eta Europan ezagutzera ematea, horrela, indartu eta merezi duen lekua izan dezan.

– Biktimen eskubide diren egia, justizia, kalteen ordainketa eta gertatutakoak berriro ez errepikatzeko bermea onartzen eta asetzen dituzten politika publikoak eta eragin instituzionalak sustatzea (arreta berezia jarriz Kolonbiako unibertsitate publikoetan).

– Euskadi eta Kolonbiaren arteko harremana ehuntzea errazten duen GKE bat izatea. Honen bitartez, bake prozesuan murgildurik dauden, paramilitarismoaren deusestatzea nahi duten eta giza eskubidedun eta justiziadun Kolonbia eraikitzea helburu duten instituzio publiko eta elkarteen arteko elkarlana sustatzea.

HELBURU NAGUSIAK

  1. Kolonbiako gatazkako oroimen historikoa berreskuratzea, hezkunza esparruan irakasleekiko, ikasleekiko eta sindikalistekiko biolentziaren eragin politiko eta analisi kritikoa egiteko, bada, hauen artean behin eta berriro urratzen dira giza eskubideak.

  2. Kolonbiako biolentzia politikoa ikertu eta aztertzea eta nazioartera jotzea jakintza kritikoaren sorkuntzarako : ikerketa berriak eta eztabaidak sortzea eta irakasleen, ikasleen, biktimen, sindikalisten, emakumeen eta bestelakoen antolaketa indartzea.

  3. Biktimei laguntasuna eskaintzea eta prozesu edota kolonbiar herbesteratzeen erakundeak sostengatzea, Kolonbia eta kanpoko lurraldeen arteko komunikazio bideak errazte aldera. Hezkuntza ekimenak sortzea gizarte eraldaketa bultzatzeko eta, horrekin batera, generoan eta etnikan oinarrituriko Kolonbiako hezkuntza komunitate prozesuak ezagutzera ematea.

  4. Nazioarteko kooperazioa, gizaldeko laguntza eta gizarte eraldaketarako hezkuntza akademia kritikoa lotzea giza eskubideen testuinguruan. Bide horretatik, gatazka armatuaren testuinguruan, biktimentzako eta hauen elkarteentzako babes eta elkartasun mekanismoak sortzea.

  5. Ikerketen emaitzak, txostenak, eta biolentzia politikoaren, paramilitarismoaren, giza eskubideen, oroimen historikoaren eta pentsamendu kritikoaren inguruko argitalpenak zabaldu eta sentsibilizatzea.
 

ASOCIACIÓN JORGE ADOLFO FREYTTER ROMERO

La Asociación Jorge Adolfo Freytter Romero (en adelante Asociación Freytter ó AJAFR) surge como consecuencia de las violaciones de Derechos Humanos en el ámbito universitario y de la persecución al Pensamiento Crítico, en el contexto del conflicto social e histórico con un componente armado en Colombia. A partir de los años ’90, se da un proceso de recrudecimiento de las vulneraciones de Derechos contra docentes, sindicalistas y estudiantes victimizados/as, cometidas fundamentalmente por grupos paramilitares en connivencia con agentes del Estado colombiano.

El 28 de agosto de 2001 se produce el secuestro, tortura y asesinato del profesor de Ciencias Sociales y Jurídicas, abogado y sindicalista Jorge Adolfo Freytter Romero, por agentes de operaciones especiales del GAULA del Departamento del Atlántico y miembros de las estructuras paramilitares del Bloque Norte de las Autodefensas Unidas de Colombia (AUC), en la Ciudad de Barranquilla (Región Caribe). Estos hechos victimizantes hacen parte de la “arremetida paramilitar” que sufrió el conjunto de la comunidad universitaria de la Región Caribe de manera generalizada entre 1996 y 2006.

Además, este fenómeno se ha visto reflejado en el conjunto de las universidades públicas de Colombia, en el marco de la denominada doctrina del “Enemigo Interno”: estrategia militarista orientada a la reproducción del conflicto por parte de los sectores ligados al paramilitarismo y las estructuras de las Fuerzas Armadas colombianas al interior del Estado. Así, se dieron victimizaciones generalizadas de la comunidad universitaria encaminadas a no garantizar el libre desarrollo sindical, de oposición política, la defensa de los derechos laborales o la defensa general de la educación pública. Esta situación se produjo con mayor intensidad en el periodo de gobierno del ex presidente Alvaro Uribe Vélez (2002 – 2010), donde se constatan datos de informes y referencias de organismos internacionales con una violencia estatal y paramilitar sin precedentes en la Historia continental. Las vulneraciones sistemáticas de Derechos Humanos en el ámbito académico, sin embargo, han continuado produciéndose durante el siglo XXI de forma ininterrumpida.

Tras el asesinato del profesor Freytter Romero, dos de sus hijos se exilian del país producto de amenazas contra la familia. Uno de los hijos se refugia en la provincia de Quebec (Canadá) en 2002. El otro hijo, después de un periodo de desplazamiento interno, el Gobierno Vasco facilita su llegada a Euskadi como refugiado en el año 2006. Desde el País Vasco, Jorge Freytter Florián se dio a la tarea de trabajar a nivel internacional la denuncia del asesinato de profesores, estudiantes y sindicalistas en el marco de la violencia política en las universidades. De esta manera, con el apoyo de docentes, investigadores, colombianos/as residentes en Euskadi y miembros del movimiento social y político vasco, se constituye la Asociación – Elkartea Jorge Adolfo Freytter Romero. Estudios sobre Violencia Política en América Latina y en su especialidad: Universidades Públicas Colombianas, exigiendo la Verdad, Dignidad, Justicia, Garantías de No Repetición y construcción de Memoria Histórica de estos asesinatos que se enmarcan en la persecución al Pensamiento Crítico contra la Academia colombiana.

El 23 de mayo del 2012, en la ciudad de Bilbao (Bizkaia), se formaliza la Asociación y empieza su trabajo de solidaridad, incidencia política, sensibilización, defensa de los Derechos Humanos, cooperación y estudios de investigación sobre el conflicto colombiano.

En la actualidad, el Caso del secuestro, tortura y asesinato del Profesor Freytter Romero se encuentra admitido a trámite en la CIDH, aceptado en fecha de 11 de julio de 2013 bajo el Informe radicado Nº 38/13 con petición de adminisibilidad 65-04; el Estado propone una “solución amistosa” (2017), encontrándose abierto el caso judicial en 2019.

MISIÓN

La Asociación Jorge Adolfo Freytter Romero (AJAFR), tiene como misión contribuir desde Euskadi a visibilizar y acompañar los casos de violaciones de Derechos Humanos en el ámbito académico (profesores/as, estudiantes, sindicalistas, trabajadores/as de universidades, líderes/as sociales del movimiento sindical y estudiantil), en perspectiva de protección y promoción de los Derechos Humanos en Colombia.

Como Organización de la sociedad civil, la AJAFR trabaja desde 2012 con Movimientos Sociales colombianos, Sindicatos de Trabajadores/as de la Enseñanza, ONG’s Defensoras de DDHH, Colectivos Universitarios, así como con otras Organizaciones de Víctimas que reivindican el Pensamiento Crítico e impulsan iniciativas en Colombia encaminadas a satisfacer los derechos a la Verdad, Justicia, Reparación y Garantías de No Repetición de las víctimas con enfoque de género.

La AJAFR impulsa iniciativas de construcción de Paz en Colombia en todo el territorio nacional, teniendo mayor capacidad de incidencia en la Región Caribe, contando con la participación activa de las víctimas y sus Organizaciones en el diseño, implementación y evaluación de todas sus acciones. En este sentido, se acompañan las voces de las víctimas de las regiones de Colombia invisibilizadas que generan procesos comunitarios y nuevas formas de participación política, dando voz a los espacios de libre expresión en perspectiva de internacionalización de los procesos sociales, políticos y académicos.

La AJAFR opera en los ámbitos académicos estrechando lazos entre Euskadi y Colombia, facilitando que las campañas, investigaciones, acciones e incidencia política generen espacios comunes de trabajo para la producción de conocimiento desde una perspectiva del Pensamiento Crítico. En Euskadi, la AJAFR hace parte del tejido asociativo de solidaridad con Colombia y América Latina, participando en iniciativas de defensa internacional de los Derechos Humanos en espacios sociales, institucionales y académicos.

VISIÓN

Entendemos la incidencia política y el acompañamiento internacional como medios que permitan hacer de altavoz de las demandas de los movimientos sociales, reducir los riesgos de victimización de colectivos y ONG´s defensoras de los DDHH, así como fortalecer las posiciones de las víctimas y sus organizaciones. Por lo tanto, la AJAFR tiene como visión acompañar con vocación de empoderamiento las Organizaciones colombianas defensoras de DDHH (con especial atención a las víctimas del ámbito académico), que han sufrido la violencia estatal y paraestatal como consecuencia del conflicto social y armado.

La “AJAFR” trabaja con organizaciones, personas a título individual y sectores académicos (víctimas del paramilitarismo y Estado de Colombia en el marco del conflicto social y armado) fortaleciendo los actores principales que impulsan debates sobre la defensa de la transformación social y la construcción de Paz, acompañando las acciones de los movimientos sociales y políticos a fin de:

– Posicionar y fortalecer el debate sobre el “Pensamiento Crítico en Colombia” a nivel internacional, tanto en América Latina como en Europa.

– Promover políticas públicas e incidencia institucional que permita satisfacer los Derechos de las víctimas a la Verdad, Justicia, Reparación y Garantías de No Repetición (con especial atención a las universidades públicas colombianas).

Ser una ONGD que facilite la creación de redes entre Euskadi y Colombia generando sinergias entre Organizaciones, instituciones públicas y comunidades, encaminadas a la construcción de Paz, reivindicando el desmonte efectivo del paramilitarismo y la defensa de un Estado social y de Derecho con justicia social en Colombia.

OBJETIVOS GENERALES

1. Recuperar la Memoria Histórica en el contexto del conflicto colombiano, haciendo incidencia política y de análisis crítico de la violencia política en los espacios académicos donde se violenta sistemáticamente los Derechos Humanos de docentes, estudiantes y sindicalistas.

2. Estudiar y analizar la violencia política en Colombia, interpelando a la Comunidad Internacional en la producción de conocimiento crítico, que impulse nuevos estudios, debates y genere fortalecimiento organizativo de los docentes, estudiantes, víctimas, sindicalistas, mujeres, etc.

3. Acompañar a las víctimas, apoyando a sus procesos de base y organizaciones del exilio colombiano, facilitando canales de comunicación directa entre los espacios en el territorio colombiano y en el exterior. Desarrollar iniciativas de Eduacación para el Desarrollo y la transformación social visibilizando los procesos comunitarios colombianos en el ámbito académico, con perspetiva de género y étnica.

4. Vincular la Cooperación Internacional con la academia crítica desde un enfoque de Derechos Humanos y elaborando mecanismos de protección y acompañamiento a las víctimas y sus organizaciones en el marco del conflicto armado.

5. Divulgar y sensibilizar los resultados de las investigaciones, informes y publicaciones realizadas sobre Violencia Política, Paramilitarismo, Derechos Humanos, Memoria Histórica y Pensamiento Crítico.

Scroll hacia arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor mayor información.. ACEPTAR

Aviso de cookies