Asociación Freytter Elkartea
 
  • JORGE ADOLFO FREYTTER ROMERO ELKARTEA

    Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea (hemendik aurrera Freytter Elkartea edo JAFRE), Kolonbian jazotako gizarte gatazka historiko armatuaren testuinguruan kokaturiko elkarte bat da, unibertsitate arloko Giza Eskubideen urratzeen eta Pentsamendu Kritikoaren jazarpenaren eraginez sorturikoa. 90. hamarkadatik aurrera, nagusiki, Kolonbiako Estatuko agenteekin elkarlanean aritu ziren talde paramilitarrek bultzatuta, irakasle, sindikalista eta ikasle biktimizatuen eskubideen urratzeak areagotuz joan ziren.

    2001 .urteko abuztuaren 28an, Jorge Adolfo Freytter Romero, Giza Zientzia eta Zientzia Juridikoko irakasle, abokatu eta sindikalista, bahitu, torturatu eta eraili zuten Atlantikoko Saileko GAULA-ko indar berezietako agente eta « Autodefensas Unidas de Colombia » taldeko Ipar Blokeko paramilitarrek Barranquilla hirian (Karibeko Eskualdea). Gertakari anker hauek, 1996 eta 2006 bitartean Karibeko Eskualdeko unibertsitate esparruan gertatutako « oldarraldi paramilitar » horren parte dira.

    Aitzitik, Kolonbiako unibertsitate publikoetan « Barne Etsai » (« Enemigo Interno ») izenaz ezaguna den esparruan (paramilitarismoari loturiko sektoreen eta Estatu barneko Kolonbiako Indar Armatuen ondorioz sorturiko estrategia militarra, gatazken areagotzean oinarritzen dena nagusiki), zuzeneko eragina izan du gertakari honek.

    Ildo horretatik, unibertsitate publikoetako sindikatuen garapen askea eragozten zuten bidegabekeriak hedatu ziren. Hauek, aurkaritza politikoa, lan baldintza duinen aldeko eta hezkuntza publikoaren aldeko defentsaren esparruak urratzen zituzten.

    Egoera hau nabarmen bortiztu zen Álvaro Uribe Vélez (2002-2010) gobernuburu egon zen bitartean. Garai honetan, erakunde internazionalen zenbait txosten eta ohar biltzen dira, zeinetan aurretik ezagutzen ez zen estatu mailako eta paramilitarren aldeko indarkeria bortitza agerian jartzen den, antzeko aurrekaririk gabekoa historia kontinentalean. Hala ere, hezkuntza arloko eskubide sozialen urratzeek ez dute etenik izan XXI. mendean zehar.

    Freytter Romero irakaslearen hilketaren ondoren, bere semeetako bik herrialdetik herbestera egin zuten ihes familiaren aurkako mehatxuen ondorioz. Semeetako bat Quebec-en (Kanada) herbesteratu zen 2002an. Bigarrena, ordea, zenbait barne-lekualdatze eta gero, Euskal Gobernuak bere babesa eman eta Euskadin errefuxiatu zen 2006an. Euskal Herrian zegoela, Jorge Freytter Floriánek unibertsitate alorrean indarkeria politikoa baliatuz jazotzen ziren irakasleen, ikasleen eta sindikalisten hilketak salatzeari ekin zion. Horrela, irakasle, ikertzaile, Euskal Herrian bizi ziren kolonbiar eta Euskal Herriko gizarte mugimendu politikokoen babesa jaso zuen eta Asociación – Elkartea Jorge Adolfo Freytter Romero. Estudios sobre Violencia Política en América Latina y en su especiaidad : Universidades Públicas Colombianas elkartea sortu zuten. Elkarte honetan egia, duintasuna, justizia, gertatutakoak berriro ez errepikatzeko bermea eta akademia kolonbiarraren pentsamendu kritikoaren jazarpenarekin loturiko hilketa hauen oroimen historikoa sortu eta mantentzea aldarrikatzen da.

    2012ko maiatzaren 23an, Bilbon (Bizkaia) elkartea finkatu eta gatazka kolonbiarraren inguruko ikerketa, elkartasun, gertakari politiko, sentsibilizazio, giza eskubide eta kooperazioa jorratzeari ekin zioten.

    Freytter irakaslearen afera nazioarteko eskaera judizialetan

    Freytter Romero irakaslearen bahiketa, tortura eta hilketa, HAGEBren (Herrialde Amerikarren Giza Eskubideen Batzordea) eskaeratik abiatuz, aurrera bideratzeko onetsia izan zen. Zehazki, 2013ko uztailaren 11n onartu zen « Nº 38/13 con petición de admisibilidad 65-04 » txostenean. Estatuak « lagunarteko konponbide » bat proposatuz eskua luzatu zuen (2017) eta, gaur egun, Freytter familiaren eta Kolonbiako Estatuaren arteko konponbide neurriak aztertzen dihardute.

    Horrez gain, Freytter Elkarteak, kasu honen nazioarteko eskaera judizialean ere egin izan du lanik. Ildo horretatik, bidea zabalduz joan da « Giza eskubideen eta mundu mailako gizaldeko eskubideen babeserako jurisdikzio unibertsala » esparruan. 2017ko urtarrilean, Jorge Enrique Freytter Floriánek, Euskadin bizi den erailitako irakaslearen semeak, Euskal Herriko Justizia Fiskaltza Nagusia salatu zuen. Hori horrela, orduan agintean zegoen Juan Ramón Calpasoro Damián fiskal nagusiak hauxe esan zuen : « zalantza gabe, zure aitaren bahiketa, torturak eta hilketa ikertzeko, argitzeko eta epaitzeko eskaera hobetsia izan da, mundu-mailan bidegabekeria hauetan oinarri diren egia, justizia eta kalte-ordainek ziurtatzen duten legez », hauxe ziurtatuz : « kasu honetan, eskaera hori ikertu eta balioztatu beharko lukeen azpiegitura jurisdikzional eskudunak, Audientzia Nazional eta Auzitegi horretako Fiskaltza izango lirateke ».

    2020ko urtarrilaren 15an, giza eskubideetan espezializaturiko Kolonbiako 76. fiskaltzak « gizadiaren aurkako krimen » bezala onartu zuen Freytterren kasua. Hori horrela, delitu hauen iraungitzea ekiditen da, ezin baita kasua artxibatu. Hala ere, ekintza hauen ardura material eta intelektualak argitu gabe diraute. 2015. urtetik hona, buru-belarri jardun izan dute hilketa materialaren egile eta errudun diren armadako eta poliziako bi kideren erantzukizunak aztertzen, zeinak desagerturik jarraitzen duten. Erantzukizun intelektuala gain hartzen duten egileak ere, epaitu gabe dihardute, inpunitatean.

    EGINKIZUNA

    Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartearen (JAFRE) eginkizun nagusia, hezkuntza esparruan (irakasleak, ikasleak, sindikalistak, unibertsitateetako langileak, ikasle eta mugimendu sindikalistetako buruak) gertatzen diren giza eskubideen urratzeak ikustarazi eta babesa ematea da, horrela, Kolonbiako giza eskubideak babestu eta aditzera emanez.

    Gizarte erakunde bezala, JAFREk 2012. urtetik dihardu lankidetzan gizarte mugimendu kolonbiarrekin, irakaskuntzako langileen sindikatuekin, giza eskubideen babesle diren GKE-ekin, unibertsitateetako kolektiboekin edota biktimen beste erakunde batzuekin. Hauek pentsamendu kritikoa aldarrikatzen dute, eta egia, justizia, kalteen ordainketa eta gertatutakoak berriro ez errepikatzeko bermea betetzeko ahaleginak egiten dituzte, biktimen generoa ere kontuan hartuz.

    JAFREren beste helburuetako bat, Kolonbia osoko bake prozesua sustatzea ere bada. Batik bat, Karibeko Eskualdean du eragin nagusia, biktimen eta hauen erakundeen parte hartzea aktiboa baita ekintza guztien diseinu, zabaltze eta ebaluazioan. Kolonbiako eskualdeetako biktimen ahots isilduei bere lekua ematen zaie, balioztatu egiten dira, horrela, gizarte prozesu eta parte-hartze politikoak sustatuz. Bide beretik, prozesu sozialak, politikoak eta akademikoak mundu mailan zabaltzeko beharrezko den adierazpen askatasuna ere bermatzen da.

    JAFREk hezkuntzaren esparruan lanean dihardu, horrela, Euskadi eta Kolonbiaren arteko harremanak indartzen dituelarik. Hori dela bide, ikerketa eta ekintza, kanpainia eta gertakari politikoen bidea zabalduz doa jakintzaren sorkuntzarako lan esparruak hedatuz, noski, pentsamendu kritikoaren begiradatik. Euskadin, JAFREk Kolonbia eta Latinoamerikarekin duen elkartasun sarea ehuntzen darrai, leku publikoetan, erakundeetan eta hezkuntza alorrean nazioarteko giza eskubideak babestuz eta sustatuz.

    IKUSPUNTUA

    Bai ekintza politikoa eta bai nazioarteko elkartasuna, gizarte-mugimenduen eskaerak ezagutzera emateko eta zabaltzeko bitartekotzat jotzen ditugu. Horrez gain, giza eskubideen defendatzaile gisa diharduten GKE eta elkarteen gutxiesteak murrizteko eta biktimen eta hauen erakundeen estatusa indartzeko tresna ere badira.

    Beraz, JAFREk hauxe du helburu nagusi : gizarte gatazka armatuaren ondorioz, estatu-mailako eta estatuz kanpoko indarkeria jasan duten giza eskubideen defendatzaile diren erakundeei (bereziki, esparru akademikoko biktimei) laguntza ematea.

    JAFREk erakundeekin, gizabanakoekin edota alderdi akademikoekin (Kolonbiako estatuaren eta paramilitarismoaren biktimak gatazka sozial eta armatuaren testuinguruan) lan egiten du. Era berean, indarra eta babesa eskaintzen dio gizarte aldaketa eta bake prozesua aurrera eraman nahi duen orori, honakoa lortzeko asmoz :

    – « Pentsamendu kritikoa Kolonbian » nazioartean, Latinoamerikan eta Europan ezagutzera ematea, horrela, indartu eta merezi duen lekua izan dezan.

    – Biktimen eskubide diren egia, justizia, kalteen ordainketa eta gertatutakoak berriro ez errepikatzeko bermea onartzen eta asetzen dituzten politika publikoak eta eragin instituzionalak sustatzea (arreta berezia jarriz Kolonbiako unibertsitate publikoetan).

    – Euskadi eta Kolonbiaren arteko harremana ehuntzea errazten duen GKE bat izatea. Honen bitartez, bake prozesuan murgildurik dauden, paramilitarismoaren deusestatzea nahi duten eta giza eskubidedun eta justiziadun Kolonbia eraikitzea helburu duten instituzio publiko eta elkarteen arteko elkarlana sustatzea.

    HELBURU NAGUSIAK

    1. Kolonbiako gatazkako oroimen historikoa berreskuratzea, hezkunza esparruan irakasleekiko, ikasleekiko eta sindikalistekiko biolentziaren eragin politiko eta analisi kritikoa egiteko, bada, hauen artean behin eta berriro urratzen dira giza eskubideak.
    2. Kolonbiako biolentzia politikoa ikertu eta aztertzea eta nazioartera jotzea jakintza kritikoaren sorkuntzarako : ikerketa berriak eta eztabaidak sortzea eta irakasleen, ikasleen, biktimen, sindikalisten, emakumeen eta bestelakoen antolaketa indartzea.
    3. Biktimei laguntasuna eskaintzea eta prozesu edota kolonbiar herbesteratzeen erakundeak sostengatzea, Kolonbia eta kanpoko lurraldeen arteko komunikazio bideak errazte aldera. Hezkuntza ekimenak sortzea gizarte eraldaketa bultzatzeko eta, horrekin batera, generoan eta etnikan oinarrituriko Kolonbiako hezkuntza komunitate prozesuak ezagutzera ematea.
    4. Nazioarteko kooperazioa, gizaldeko laguntza eta gizarte eraldaketarako hezkuntza akademia kritikoa lotzea giza eskubideen testuinguruan. Bide horretatik, gatazka armatuaren testuinguruan, biktimentzako eta hauen elkarteentzako babes eta elkartasun mekanismoak sortzea.
    5. Ikerketen emaitzak, txostenak, eta biolentzia politikoaren, paramilitarismoaren, giza eskubideen, oroimen historikoaren eta pentsamendu kritikoaren inguruko argitalpenak zabaldu eta sentsibilizatzea.

     

    Descargar Plan Estratégico

     

    Descargar Memoria Actividades 2023

     

    Equipo | Taldea

    Alexander Ugalde Zubiri

    Presidente | Lehendakaria

    Jorge Freytter-Florian

    Coordinador General | Koordinatzaile nagusia

    Secretario | Idazkaria

    Javier Alejandro Barrera Medina

    Administración y Finanzas | Administrazioa eta Finantzak

    Daniela Sisa Rodríguez

    Acción de Sensibilización y enfoques de Género | Sentsibilizazio ekintza eta genero ikuspegiak

    Consultores e investigadores | Aholkulariak eta ikertzaileak

    Nicolás Gutierrez Rojas

    Técnico de Cooperación e Investigador | Lankidetza-teknikaria eta ikertzailea

    Sebastián Fuentes Patiño

    Técnico de Sensibilización y Diversidad cultural | Sentsibilizazio eta kultura-aniztasuneko teknikaria

    Milena A. Acevedo Jaramillo

    Coordinadora de distribución y postproducción cinematográfica Documental "Caso Freytter". | "Caso Freytter" zinema banaketa eta postprodukzioko koordinatzailea.

    David Felipe Gómez Triana

    Coordinador Programa Colombia | Kolonbia programarako koordinatzailea

    Paula Aguirreazaldegui Pérez

    Voluntaria y Cooperante de la Asociación | Elkarteko Kooperante eta lankide boluntarioa