Asociación Freytter Elkartea
 

Hamar urte baino gehiago Kolonbiako errealitatea Euskal Herrian zabaltzen

Bilboko Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak hamarkada bete zuen iaz Kolonbiako memoria historikoa eraikitzeko lanean tematuta

Herrialdeak azken urteetan bizi izan dituen sakoneko aldaketak ospatzen dituzte elkarteko kideek, aldaezin mantentzen dena nekaezin salatzen duten bitartean: indarkeria.
Hamarkada batean zenbait gauza goitik behera aldatu daitezke, beste zenbait batere ez, denborak eragingo ez balie bezala. Begira Kolonbiari: 2012an Oslon (Norvegian) irekitako negoziazio mahaiak Habanako (Kuba) Bake Prozesuaren elkarrizketa ofizialari eman zion bide eta, azkenean, FARC-EPek eta Kolonbiako Gobernuak Bake Akordioa sinatu zuten 2016an. Eta herrialdeak segitu zuen aldatzen: Gustavo Petroren gobernu progresistak Kolonbiaren historia politikoa irauli du 2022ko ekainaz geroztik. Lehen aldiz, agintaritza politiko ezkertiarra dauka Latinoamerikako herrialde honek.
Irakurri artikulu osoa hemen.