Asociación Freytter Elkartea
 

"Positibo faltsuen" hiru gorpu aurkitu dituzte Kolonbian

Kolonbiako armadak 1988 eta 2014 artean nekazariak hartu eta hil egiten zituen, gero gerrillariz jantzi eta haietako kideak akabatu zituela zabaltzeko. Positibo faltsuak izena ematen zaie kasu horiei, eta herenegun, positibo faltsu izan daitezkeen hiru gorpu atera zituzten Dabeibako hilerritik. Uste dute 50 hildako baino gehiago egon daitezkeela bertan. Herrialde osoan, 5.500 kasu ikertu ditu fiskaltzak.